Philosophy of the City 2020 Conference
Cancelado |
Gonbidatutako hizlariak
Richard Sennett
Theatrum Mundi
Paula Cristina Pereira
Universidade do Porto, Departamento de Filosofia da Faculdade de Letras
Francisco Colom
Filosofia Institutua. Giza eta Gizarte Zientzien Zentroa. Ikerketa Zientifikoen Goi Institutua
The Philosophy of the City Research Group-ek (PotC) hiria du aztergai. Hiriaren dimentsio politiko, sozial, epistemologiko, metafisiko, etiko eta ingurumenekoetan jartzen du arreta. Diziplina arteko ikuspegi batetik abiatuta, hainbat diziplina biltzen ditu: hirigintza, zientzia eta ingurumen-azterlanak, ekologia, arkitektura, geografia eta arteak. Ikertutako gaiak filosofia aplikatuarekin eta etikarekin lotuta daude, eta horiek aztertzeko beste arlo batzuek lortutako ezagutzak erabiltzen dira. Tradizio filosofiko guztiak dira ongi etorriak.
Taldea 2013. urtean sortu zen eta urtero nazioarteko biltzar bat egin ohi du. Hala, urtero munduko hiri batean kokatutako unibertsitate batek hartzen du bere gain biltzarra antolatzeko ardura. Hirirako interesgarriak diren gaiei buruz eztabaidatzea da helburua. Horrek aukera ematen du ikerketa-arloak etengabe eguneratzeko, ikuspegi bai global bai lokal batetik abiatuta.
Gai-lerroak
1. Hirigintzaren teoria eta filosofia.
2. Hiria Filosofiaren Historian.
3. Gobernantza berriak eta hiri-politikak.
4. Hiri produktibo eta jasangarriak: teknologia, ingurumena eta hiri-mugikortasuna.
5. Hiri-birsorkuntza: segregazioa, gentrifikazioa eta turismoaren erronkak.
6. Hiri-periferiak: gizarte-erakundeak, politikak eta lurraldeak.
7. Habitataren gizarte-ekoizpena eta hiri-ekoizpen komunak.
8. Auzotasuna eta etxekotasuna.
9. Hiriko justizia eta hirirako eskubidea: Klasea, generoa, etnizitatea; Immigrazioa eta postkolonialismoa; Etxebizitza, Hezkuntza eta Gizarte Zerbitzuak.
10. Antagonismo politikoa: Gizarte-mugimenduak, gizarte-berrikuntza, hiri-gatazkak eta hiri-erresilientzia.
11. Espazio publikoa: identitateak, heterotopiak eta espazio publikoak.
12. Artea eta musika hirian.
13. Big data eta Smart Cities.
14. Hiria eta gogoa.
15. Hiri-estetika.
16. Hiria eta setio-egoera.
Programa
2020ko urriaren 14a
9:00 Materiala ematea
9:30 Ongietorriko hitzak
10:00 HItzaldi nagusia: Richard Sennett
11:30 Kafea
12:00 Komunikazio mahaiak
13:00 Bazkaria
14:30 Komunikazio mahaiak
16:30 Kafea
17:00-20:00 Komunikazio mahaiak
2020ko urriaren 15a
9:00 Hitzaldi nagusia: Paula Cristina Pereira
10:00 Komunikazio mahaiak
11:30 Kafea
12:00 Komunikazio mahaiak
13:00 Bazkaria
14:30 Komunikazio mahaiak
16:30 Kafea
17:00-20:00 Komunikazio mahaiak
2020ko urriaren 16a
9:00 Hitzaldi nagusia: Francisco Colom
10:00 Komunikazio mahaiak
11:30 Kafea
12:00-13:30 Komunikazio mahaiak
15:00 The Philosophy of the City Research Groupen bilera
Komunikazio-proposamenak bidalteko datak
Komunikazio-proposamenentzat (350-500 hitz) binakako ebaluazio-sistema itsua erabiliko da. Honako helbide elektronikora bidali beharko dira proposamenak, gazteleraz: bilbao@unav.es.
Posta elektronikoan adierazi beharko da zein gairi dagokion komunikazioa.
Komunikazio-proposamenak banakakoak edo panelen bidezkoak izan daitezke.
Proposamenak bidaltzeko epea: 2020ko uztailaren 1a.
Ebazpenaren jakinarazpena: 2020ko uztailaren 30a.
Batzordeak zientifikoak ekarpen batzuk hautatuko ditu, aldizkari indexatuetan edo SPIn jasotako liburuetan argitaratze aldera.
Batzorde exekutiboa
Shane Epting, Codirector. Missouri University of Science and Technology, Arts, Languages, and Philosophy.
Ronald R. Sundstrom, Codirector. University of San Francisco.
Michael Nagenborg, Codirector. University or Twente.
Jules Simon, Codirector. University of Texas at El Paso.
Sanna Lehtinen, Codirector. Helsinki Institute of Urban and Regional Studies.
Judith Green, Executive Committee Member. Fordham University
David Woods, Executive Committee Member.
Kongresuko batzorde zientifikoa
Shane Epting. Missouri University of Science and Technology, Arts, Languages, and Philosophy.
Jules Simon. University of Texas at El Paso.
Julia Urabayen. Facultad de Filosofía y Letras. Universidad de Navarra.
Jorge León Casero. Departamento de Filosofía. Universidad de Zaragoza.
Asier Santas. Escuela Técnica Superior de Arquitectura. Universidad de Navarra.
Esperanza Marrodán. Escuela Técnica Superior de Arquitectura. Universidad de Navarra.
Elena Lacilla. Escuela Técnica Superior de Arquitectura. Universidad de Navarra.
Ibán Díaz Parra. Universidad de Sevilla.
Andrés Walliser. Universidad Complutense de Madrid.
Ana Sancho Martínez. Metropoli-30. Bilbao.