María del Mar Larraza, Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedraren zuzendari berria
Hurrengo ikastaroan 50 urte beteko dituen Katedrak bere Zuzendaritza Batzarra berritu du euskararen irakaskuntza, ikerketa etnologiko eta linguistikoa, eta jarduera interdisziplinarrak bultzatzeko.
| Mª del Mar Larraza, Mª Amor Beguiristain, Luis Echarri Prim, Gabriel Insausti. |
| Foto: Manuel Castells |
Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak, zeina 1963an sortu zen, bere Zuzendaritza Batzarra berritu du. Maria del Mar Larraza Micheltorena da zuzendari berria; Mª Amor Beguiristain Gúrpide eta Luis Echarri Prim, zuzendariordeak; eta Gabriel Insausti Herrero-Velarde, idazkaria.
Katedrak, zeina Filosofia eta Letren Fakultateko parte den, 2012-13 ikasturtean bere 50. urteurrena ospatuko du. Urte hauetan eskuratutako dozentzia eta ikerketa esperientziak egungo sistema unibertsitarioaren estrukturarekin bat datozen proiektu berriei aurre egitea ahalbidetzen du. Izan ere, ikasketa unibertsitarioen planen erreformak diploma zaharren desagerpena suposatu du, beraien artean 1993-1994tik aurrera irakasten zen Euskal Ikasketen Diploma delarik. Maria del Mar Larrazak azaltzen duen bezala, Katedraren eginkizuna etorkizunean euskararen irakaskuntzan, ikerketa etnologiko eta linguistikoan eta jarduera kulturalen sustapenean datza.
“Aro berri honen helburua hainbat zentru eta fakultateen artean jarduera amankomunak aurrera eraman daitezen bultzatzea da, gradu desberdinetako ikasleei gure ondare linguistiko eta kulturalaren zati handi bat eskura dezaten” dio zuzendariak.
Irakaskuntza eta ikerketa etnologikoa, Jose Miguel Barandiaranen eskutik
Euskal Hizkuntza eta Kulturaren Katedra 1963ko azaroan sortu zen orduan Filosofia eta Letretako Fakultateko dekanoa zen Antonio Fontanen ekimenaren ondorioz eta Jose Miguel Barandiaran arkeologo eta etnologoaren eskutik hasi zuen bere jarduera 1964ko martxoan. Egun arte indarrean dagoen bere helburua Katedra ez zen soilik irakaskuntza plataforma bihurtzea, euskal kulturaren arloan sor zitezkeen gai linguistiko, etnologiko eta abarren ikerketa muin ere bilakatzea baizik.
Lehenengo urtetan, Unibertsitateak Foru Aldundiaren babesari esker euskararen irakaskuntza sustatu zuen eta 1978-1979 arte 18 ikasturtez Barandiaranek irakatsitako “Euskal Etnologiaren Kurtso Monografikoa” eskaini zuen.
Lan hori osatzeko, Nafarroako Etniker Taldearen sorrerarekin, zeinaren egungo buru Maria Amor Begiristain dugun, ikerketa etnologikoa bultzatu zuen. Bere kideek, “Barandiaran metodo” deritzon inkesta etnografiko sistematikoa jarraituz, Foru Erkidegoko usadio eta ohituren katalogazioan lagundu dute, lan honi gerora sortutako beste hainbat Etniker talderen lana batuz. Honela, 1990an Baskoniako Atlas Etnografikoa sortu zen, zeinaren zazpi volumen argitaratu diren jadanik.
Era berean, Katedrak euskararen modu dialektalak berreskuratzeko ikerketa lan lerro bat hasi zuen, Barandiaranen ondorengo bezala Katedraren zuzendaritza eskuratu zuen Ana Etxaide irakaslearen eskutik. Irakaskuntzak eta ikerketak Etxaide irakaslearen zuzendaritzapean bultzada nabarmen bat eduki zuten, baita Asier Barandiaran irakasleak ekindako euskal literaturaren arloko ikerketekin ere. Azken etapa honetan Kazetaritza Euskaraz Jardunaldiak eta “Euskara komunikabideetan” gaiari buruzko seminarioa abian jarri ziren.
Berri gaztelaniaz
