Detalle Publicación

CAPÍTULO DE LIBRO

Hitzaurrea

Libro: Meditazioak
Lugar de Edición: Donostia
Editorial: Balea Zuria
Fecha de publicación: 2023
Página Inicial - Final: 7 - 15
ISBN: 978-84-126681-2-4
Resumen: Hil aurretik, Patxi Ezkiagak John Donne (1572-1631) poeta metafisikoaren Devotions upon Emergent Occasions (Larrialdietarako Deboziozko Liburua) lanaren lehen atala itzuli zuen, Meditazioak izenburukoa. Irudimenaren, sentsualitatearen, erudizioaren eta ahapaldi forma perfektuen poeta izan zen Donne, The Anniversary eta The Perfume bezalako monumentuak utzi zituena, baita are ezagunagoa den hil-kanpaien lantuari buruzko pasartea ere (Hemingwayren izenburu bereko eleberriak omendua). Hain zuzen ere, Meditazioak saiakeran agertzen da pasarte ezagun hori: ¿Inor ez da uharte bat, berez oso-osoa denik; gizon oro kontinentearen zati bat da, osotasunaren zati. itsasoak lur zokor bat eramaten badu, Europa murriztu egiten da, gain bat murriztuko litzatekeen bezala, zure lagun baten orubea, edo zurea. Edozeinen heriotzak gutxiagotu egiten nau, gizadia nire ardura baita. Horregatik ez ezazu inor bidali kanpaiak norengatik jotzen duten galdezka: zugatik ari dira¿. T. S. Eliotek goraipatu zuen Donne, eta Joseph Brodskyk berretsi bere Great Elegy for John Donne lanean. Egia esan, Donneren poesia bera hil ondoren argitaratu zen, eta, beraz, bere bizitzan, prosagiletzat (eta predikatzailetzat) hartua izan zen ezer baino lehen. Donneren beste idazkien aldean, Devotions ez da hain hertsi edo aszetikoa; egiaren orduan tonu existentzialagoa hartzen du. Devotions gaixotasunagatik atsekabeturik dagoen gizon baten aiene larria da, kontsolamendua baino zerbait gehiago eta hitzaren bidezko salbazio benetakoa baino zerbait gutxiago bilatzen duena. Liburuak Gabriel Insaustiren hitzaurre bat darama, eta Donneren garaikide izan zen Izaak Waltonek poetari berari buruz idatzitako biografia bat, Felipe Juaristik itzulia eta apailatua.