Asset Publisher

Back Euskarazko Kazetaritzaren X. Jardunaldietan kazetaritzaren hizkera moduak eta hizketak jorratuko dituzte

Euskarazko Kazetaritzaren X. Jardunaldietan kazetaritzaren hizkera moduak eta hizketak jorratuko dituzte

Asier Larrinaga, EITBko euskara arloko arduraduna, Arantxa Arza Euskadi Irratikoa eta Ander Izagirre kazetaria izango dira hizlariak

18/02/11 11:29

" Hizkeraz eta hizketaz" jarri dute aurtengo lelotzat euskarazko kazetaritzaren hurrengo jardunaldietan, otsailaren 21 eta martxaren 3 zein 8an izango direnak Nafarroako Unibertsitatean eta beraietan Arantxa Arza, Euskadi Irratiko esataria, Ander Izagirre kazetaria eta Asier Larrinaga EITBko euskara arloko arduradun arituko dira.

Jardunaldi hauek Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak, bertako Kultura Ekitaldien sailaren laguntzaz, antolatu ditu eta Iruñeko Udalaren diru-babesa dute.

Giza Zientzien Eraikinean izango diren topaketa hauen helburua da hurreratzea ikasleei eta bestelako profesionalei euskaraz ari direnen esperientzia, ikuspegia eta analisiak. 

Euskarazko Kazetaritzaren X. Jardunaldiak, "Hizkeraz eta hizketaz"


- Otsailak 21, "Esateko kazetaritza"
Arantxa Arza, Euskadi Irratiko esataria
18:00etan, irratiko 3. estudioan, Giza Zientzien Eraikinean

- Martxoak 3,  "Kronikak munduko bost kontinenteetatik lau haizeetara"
Ander Izagirre, kazetari eta idazlea
18:00etan, 7. gelan, Giza Zientzien Eraikinean

- Martxoak 8, "Kazetarientzako baliabideak eta HIKEA aplikazioa"
Asier Larrinaga, EITBko euskara arloko arduraduna
18:00etan, 7. gelan, Giza Zientzien Eraikinean

NEWS SEARCH

NEWS SEARCH

From

Until