Haiek gabe,
argazkia ez dago osatuta
27ko Belaunaldiko kide ere izan ziren emakumeen begirada, ahotsak eta talentua berreskuratzeko erakusketa
URRIAREN 13TIK ABENDUAREN 15ERA • LIBURUTEGI NAGUSIKO HALLA
Erdian, 27ko Belaunaldiko argazki ospetsua, 1927ko abenduan Sevillako Ateneoan ateratakoa, Luis de Góngora poetari bere heriotzaren hirurehungarren urteurrenean egindako omenaldia dela eta. Inguruan, erakusketa honetako emakume protagonistetako batzuk: Josefina de la Torre, Ernestina de Champourcin, Carmen Conde, Maruja Mallo eta Concha Mendez.