
LabMeCrazy! TOURRA
Gustatuko litzaizuke zientziari buruzko dokumental handien aukeraketa bat proiektatzea edo zientziaren komunikazioari buruzko tailerrak antolatzea?
Hala bada, #LabMeCrazy! TOURRA zuretzat egina dago.
#LabMeCrazy! Tourraren bitartez, #LabMeCrazy! Science Film Festival jaialdiak museo, unibertsitate, ikerketa zientifikoko zentro, ikastetxe eta, oro har, elkarteen eskura jarri du 2019ko jaialdiko lehiaketara aurkeztutako ekoizpen onenetako batzuen katalogoa. #LabMeCrazy! Tourrak hitzaldiak antolatzeko aukera ere eskaintzen du, proiekzioen eta prestakuntza tailerren ostean.
PROIEKZIOAK
Zure neurriko zine ziklo bat sortzea oso erraza da:
- Hautatu zure erakundeari gehien interesatzen zaizkion dokumentalak
- Jaialdiaren koordinazioarekin proiekzioen datak eta zikloaren ezaugarriak zehaztu
- Materialak bidaliko dizkizugu
KATALOGOA
- My Love Affair With the Brain: The Life and Science of Dr. Marian Diamond
TAILERRAK
Visible or vanish": kontatu zure zientzia
Egunero 7.000 paper-etik gora argitaratzen dira, asko ez dira inoiz aipatu edo irakurriko. "Publish or perish" esaera zaharrak "visible or vanish" izan beharko luke gaur egun.
Zientziaren komunikazioari eta dibulgazioari buruzko tailerra. Irakasleei, ikertzaileei, komunikatzaileei eta, oro har, zientziarekiko interesa dutenei zuzenduta dago. Zientzia gizarteari ikusarazten lagun dezaketen egungo tresnen adibideak erakutsiko dira (blogak, Twitter eta beste sare sozial batzuk).
Iraupena: 1,5 ordu.
Ignacio López-Goñi (@microbioblog), mikrobiologoa eta dibulgatzaile zientifikoa, Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren zuzendaria
Nola egin bideo zientifiko bat
Inkesten arabera, telebista eta Internet dira herritar gehienek zientziari eta teknologiari buruzko informazioa jasotzeko erabiltzen dituzten hedabideak. Bideoa ezinbesteko tresna bihurtu da zientzia publikoarengana helarazteko.
Tailer honen ardatza eduki zientifikoa duen bideo bat sortzea da, publiko orokorrari zuzendua. Eduki zientifiko bat labur eta eraginkortasunez komunikatzen laguntzen duten bideoen gidoi, grabazio eta edizioko ariketa praktikoak barne hartzen ditu.
Iraupena: tailerraren bi bertsio eskaintzen dira: 2 ordu eta 4 ordu.
Bienvenido León, kazetaria eta Kazetaritza Zientifikoko eta Telebistako Ekoizpeneko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitatean (Espainia). #LabMeCrazy! Science Film Festival jaialdiko zuzendaria.