Edukira joan

AURKEZPENA

Ustekabeko egoera berezi honetan, abian da #LabMeCrazy! Sience Film Festival-en bigarren edizioa. COVID-19aren pandemia erronka handia izan da gure osasun zerbitzuentzat, baina baita gure bizimoduarentzat eta gizartearen osotasunarentzat ere. Behingoz krisi honetatik irtetea lortzen dugunean, gauza asko desberdinak izango dira. Lagun maiteak galtzeak dakarren saminaz gain, gizarte zauritu hau berreraikitzeko eta mundu berri batean aurrera jarraitzeko beharra ere izango ditugu.

Pandemiak zalantza asko eta zenbait ziurtasun utzi dizkigu. Garbi dago zientzia sistemak bultzatzea ezinbestekoa dela, bai eta ikertzaileei beharrezko baliabideak ematea ere beraien lana aurrera eraman dezaten. Egun zail hauetan, agerian geratu da, halaber, gizarte osoari zientzia modu eraginkor eta zorrotz batean helaraztea oso garrantzitsua dela. Kasu honetan, benetan hil ala biziko kontua izan da. Baina, pandemiaz haratago, munduak premia handiko beste hainbat erronkari aurre egin beharko die zientziaren komunikazio egoki baten laguntzaz.

Gure jaialdia ekimen apal zein zirraragarria da. Gure ustez, zinema eta, orokorrean, ikus-entzunezko produkzioak indar handiko tresnak dira zientzia herritarrengana helarazteko, bai eta egungo erronkak eta mundua hobetzeko erabakiak zeintzuk diren ulertarazteko ere.

Bienvenido León, Director of #LabMeCrazy! Science Film Festival

#LabMeCrazy! Science Film Festival-en bigarren edizio honetan produktoreen konplizitatea izaten jarraitu nahi dugu; izan ere, lehen edizioan 107 herrialdetako ia 2000 film jaso genituen haien laguntzaz. Gainera, proiekzioak (gure egoitzan edo Internet bidez) ikusi zituzten milaka lagunak ere alboan izan nahi ditugu. Haiei guztiei gure esker ona eta elkarlanean horren beharrezkoa dugun mundu berria sortzeko gogoa adierazten dizkiegu.

Bienvenido León. Director de #LabMeCrazy! Science Film Festival

Values of the #LabMeCrazy! Science Film Festival

BALORIAK

#LabMeCrazy! Science Film Festival-ek ondorengo balioak bultzatu nahi ditu:

- JAKIN-MINA: ez dakiguna ezagutzeko grina.

- SORMENA: sortzeko joera.

- BERRIKUNTZA: berritasunak proposatzeko gaitasuna, dagoneko existitzen dena hobetuz edo ildo berriak irekiz.

- ZORROZTASUNA: ekintzak modu egoki eta zehatzean egitea.

- GRINA: zerbaitekiko gogo bizia eta desira sentitzea.

- PROAKTIBITATEA: aldaketak aurreikusiz eta onartuz jokatzea.

- KONPROMISOA: naturarekiko eta gizakiarekiko, baita pertsonentzako ongiarekiko ere.

   

#LabMeCrazy! Science Film Festival

Museo de Ciencias. Universidad de Navarra. Calle de Irunlarrea, 1 - 31008 Pamplona  |  Telf: +34 699027379   |  info@labmecrazy.org

Aviso

La Universidad de Navarra utiliza cookies propias y de terceros para mejorar sus servicios, elaborar información estadística y analizar de forma agregada los hábitos de navegación de los visitantes de su página web. Esta información se comparte con terceros cuya relación se incluye en la Política de cookies. Al clicar en “Aceptar”, acepta el uso de estas cookies, pudiendo revocar su decisión cuando lo desee.

Aceptar