Edukira joan

JARDUERAK

Zientziara benetan hurbildu nahi duzu? Science Film Festivalek gure jardueren bidez errealitate zientifikoa haztatzeko aukera eskaintzen dizu. Horiek guztiak aire zabalean eta talde txikietan garatzen dira, pandemia-garai hauetan segurtasuna eta distantzia soziala bermatzeko.

Asteartea, otsailak 2

16.30 - "Fósiles de barrio" (“Auzoko fosilak”), Ruben Alonsorekin, fosiletan aditua

Elkargunea: Tutera kalea, 14.
Erreserbatu lekua museociencias@unav.es helbidean

Hiri modernoak benetako geologia-museoak dira, zoladuretan, fatxadetan eta bestelako eraikuntzetan erabiltzen diren askotariko eraikuntza-harrien ondorioz. Eraikuntzako harri hauetako askok fosilak dituzte, Lurreko bizitzaren azken milioika urteetako eboluzioaren lekuko direnak.

Ibilbide honetan, Iruñeko kaleetan ezkutatzen diren hiri-fosilak aurkituko ditugu, ondoko San Kristobal mendiko harriaren galeria fosiletatik hasi eta urrutiagoko harrobietatik ekarritako itsas uharrietara arte.

 

Asteazkena, otsailak 3

16.30 - "Invasores del río, conócelos y ayúdanos a controllos" (“Ibaiko inbaditzaileak, ezagutu eta lagundu kontrolatzen”), Rafael Mirandarekin, zoologoa eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea.

Elkargunea: San Pedro zubia, Aranzadiko igerilekuen ondoan.
Erreserbatu lekua museociencias@unav.es helbidean

Habitata suntsitzearen ondoren, espezie exotiko inbaditzaileak dira biodibertsitatea galtzeko arrazoi nagusia. Jarduera honen helburua haietaz gehiago jakitea da, zuzenean landa-eremuan. Arrainen errolda bat egingo dugu espezie garrantzitsuenak non dauden eta horren kaltegarriak zergatik diren antzemateko.

Osteguna, otsailak 4

16.00 - "Por Pamplona de safari" (“Safaria Iruñatik”), Enrique Baquerorekin, zoologoa eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea.

Topagunea: Pio XII.aren eta Gazteluaren Itzuliaren arteko kantoia.
Erreserbatu lekua museociencias@unav.es helbidean

Hiriak ere fauna du. Espezie batzuek gizakiek hirietan sortutako giroa aprobetxatzen dute eta, azkenean, ugariak izaten dira. Beste batzuk ez dira oso agerikoak, gu atseden hartzen ari garenean mugitzen direlako, edo txikiak direlako eta ezkutatu egiten direlako. Horretaz guztiaz, eta hirietan biodibertsitatea handitzeko egin daitezkeenaz arituko dira.

 

Museoarekin zehaztu beharreko data

Gurpil gaineko zientzia

Zientzia Museoko furgonetak Iruñerriko ikastetxeak bisitatzen ditu biologia, fisika eta kimikari buruzko esperimentu, hitzaldi eta ikuskizunekin. DBHko 3. eta 4. mailetako, Batxilergoko 1. mailako eta Lanbide Heziketako ikasleentzako jarduera, gaztelaniaz eta euskaraz.
Ikastetxeek jaialdiko egunetan bisita bat hitzar dezakete museociencias@unav.es helbidera idatziz.

Aviso

La Universidad de Navarra utiliza cookies propias y de terceros para mejorar sus servicios, elaborar información estadística y analizar de forma agregada los hábitos de navegación de los visitantes de su página web. Esta información se comparte con terceros cuya relación se incluye en la Política de cookies. Al clicar en “Aceptar”, acepta el uso de estas cookies, pudiendo revocar su decisión cuando lo desee.

Aceptar