FAQ_Labmecrazy

#LabMeCrazy! Film Festival zientziarekiko grina pizten saiatzen den nazioarteko jaialdia da, zientziarekin lotutako ikus-entzunezko ekoizpen onenetako batzuk baliosten eta saritzen dituena. Iruñean (Espainia) ospatzen da 2022eko otsailaren 21etik 24ra bitartean.

#LabMeCrazy! Film Festival Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren ekimena da. Erakunde honek oinarrizko hiru ildo lantzen ditu zientziaren arloan: ikerketa, hezkuntza eta dibulgazioa. "Lurra, Edertasuna eta Konpromisoa" lelopean, Museoak naturaren eta gizakiaren zerbitzura jartzen du zientzia.

Egungo informazio-ugaritasunaren testuinguruan, zinema eta bideoa ezinbesteko tresnak direlako zientzia publikoarengana hurbiltzeko eta gazteen artean sugarra pizteko, ikertzaileen bokazio berriak sortzeko.

Gizarte osoari helarazi behar diogulako zientzialarien lanak aukera ematen duela gure garaiko erronka handiei aurre egiteko: klima-aldaketa geldiaraztea, energia-eskaera gero eta handiagoa hornitzea, osasuna hobetzea, gosea desagerraraztea edo munduko garapen ekonomiko eta sozialean berdintasuna sustatzea.

Eta zientziak gizakiaren ezagutza-irrika asetzen duelako eta gizarte hobe baterantz aurrera egiten laguntzen duelako.

Zientziari buruzko zinemaldi hau unibertsitate-esparru batean sortu zen, eta gazteei zuzenduta dago batez ere. Horregatik bilatu dugu gazteentzat erakargarria izango den izen bat. Izenak "Drive me crazy" eta "Love me crazy" esamolde ingelesak gogorarazten ditu. Esamolde horiek, kasu honetan, zientziarekin lotutako gogo eta grina adierazten dute.

Zinemak eta bideo zientifikoak gaitasun paregabeak dituztelako #LabMeCrazy! Science Film Festivalen helburuak lortzeko:

  • Gai konplexuak irisgarri eta atsegin bihurtzen dituzte.

  • Emozioak agerrarazten dituzte ikuslearengan, bestela eskura izango ez lituzketen errealitateak erakutsiz.

  • Inpaktatu egiten du, ez du axolagabe uzten. Ikuslea zuzenean ikusten duen errealitate baten aurrean kokatzen du, bitartekaririk gabe.

  • Gogoeta egitera gonbidatzen du, zientzia- eta ingurumen-gaiei buruzko jarrera-aldaketaren aurreko urrats gisa.

Zientziarekin zerikusia duen gai bati buruzko edozein ikus-entzunezko ekoizpenek parte har dezake lehiaketan, baldin eta 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen amaitu bada.

Izen-emateak online egin behar dira Filmfreeway plataformaren bidez.