Jaialdian parte har dezakete dokumentalek, erreportajeek, programek, telebista-erreportajeek eta webgunerako edo sare sozialetarako bideoek, baldin eta 2018ko urtarrilaren 1aren ondoren amaitu bada ekoizpena, eta zientziarekin zerikusia duen edozein gairi buruzkoa bada. 

 

Bost kategoria ezartzen dira:

- Dokumentala

- Telebistako erreportajea edo programa

- Webguneetarako edo sare sozialetarako bideoa

- Ikasleek egindako ekoizpena

- Unibertsitate batek ekoitzitako lana

Izen-ematea online egin behar da, FilmFreeway plataformaren bidez.


Programak jasotzeko azken eguna 2021eko ekainaren 6a da. 

 

Atariko faseko epaimahaiak kategoria bakoitzeko finalistak hautatuko ditu, inskribatutako lan guztien artean.

 

Finalistek hautatutako ekoizpenaren 3 minutuko bideo zati bat eman beharko dute. Zati hori jaialdiaren webgunean argitaratu ahal izango da, edota komunikabideei emango zaie, jaialdia sustatzeko.

 

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak sari bat edo batzuk eman gabe utzi ahal izango ditu. Egokitzat jotzen dituen aipamen berezi guztiak ere eman ahal izango ditu.

 

Sariak garaikur bat eta diploma bat izango dira.

 

Saritutako lanen egileek gonbidatu gisa parte hartu ahal izango dute jaialdian. Antolatzaileek Iruñera egindako bidaiaren gastuak ordainduko dituzte, baita irabazle bakoitzeko pertsona baten ostatua ere. 

 

Hautatutako ekoizpenak jaialdiko artxiboetan geratuko dira, eta azterketa- eta informazio-helburuetarako baino ez dira erabiliko.

 

Filmen ekoizleek, sarituak izan ala ez, beren lanen gaineko eskubide guztiak gordetzen dituzte. 

 

Antolatzaileek lehiaketan parte hartzen duten ekoizpenen zatiak erabili ahal izango dituzte, gehienez ere hiru minutukoak, jaialdia komunikabideetan sustatzeko. Hautatutako lanak, jaialdiaren barruan ez ezik, Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak antolatutako beste jarduera batzuetan ere proiektatu ahal izango dira.

Jaialdian parte hartzeak oinarri guztiak onartzea esan nahi du. 

 

 

Informazioa:
#LabMeCrazy! Science Film Festival

Museo de Ciencias. Universidad de Navarra.
Irunlarrea, 1
31008 Pamplona
info@labmecrazy.org