Sariak

Lanen balioespena
Antolatzaileek aurkeztutako lanen lehen aukeraketa bat egingo dute, eta aukeratutako lanak epaimahaikideei bidaliko zaizkie, haiek erabaki dezaten.

Epaimahaian parte hartzeko aukera izango dute, hainbat kideren artean, Nafarroako Kultura eta Gizarte Institutuko kideek, NUPeko Estatistika eta Ikerketa Operatiboko Saileko irakasleek, TORNAMIRA elkarteko irakasleek eta Nafarroako Estatistika Erakundeko kideek. Aurkeztutako lanei buruzko erabakia emango dute epaimahaikideek. Erabakia hartzerakoan, epaimahaiak alderdi hauek balioetsiko ditu:

  • Aukeratutako gaiaren originaltasuna.

  • Helburuak, proiektuaren faseak eta emaitzak argi azaltzea.

  • Estatistika-teknikak zuzen aplikatzea (estatistika datu-bilketaren diseinuan aplikatzea, datuen azalpen zuzena estatistikaren ikuspegitik, emaitzen azterketa estatistikaren ikuspegitik, lanaren emaitzak lanaren helburuekin bat etorriz).

  • Proiektuaren emaitzak eta analisi kritikoa (lana hobetzeko aukerak eta lana sakontzeko aukerak).

  • Azken txostena (egitura antolatua: aurkibidea, sarrera, idazketa, taulen eta grafikoen aukeraketa egokia, emaitzak eta ondorioak).

  • Berrikuntza emaitzen aurkezpenean.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta zilegi da edozein sari hutsik uztea, epaimahaiak proposatuta.

Egiletza
Ikasleek osorik egin behar dituzte lanak, eta argitaragabeak eta originalak izango dira. Ez dira onartuko partez edo osorik plagiatutako ikerketak, eta ikasleek egin ez dituzten lanak ere baliogabetuko dira. Alde horretatik, ahozko aurkezpenetan, ikasleek egindako lana balioesten lagunduko duten galderak egiteko aukera izango du epaimahaiak.

Sariak

Talde irabazleetako ikasle eta tutore bakoitzak sari bat jasoko du (zehazteko dago). Halaber epaimahaiak Nafarroa fase nazionalean ordezkatuko duten ordezkaria edo ordezkariak aukeratuko ditu. Fase nazionala Ciudad Realen egingo da.

Parte-hartzaile guztiek eta beren tutoreek parte hartu dutela egiaztatzen duen diploma bat jasoko dute. Sariak eta diplomak jendaurreko ekitaldi batean emango dira.

Argitalpena
Saritutako lanak DATAIen, NUPen eta TORNAMIRA elkartearen web-ean argitaratuko dira, eta beren egileei, tutoreei eta ikastetxeei buruzko informazioa ere jasoko da.