Lanak / proiektuak

  • Zer da estatistikako, probabilitateko edo ikerketa operatiboko lan/proiektu bat?

    Galdera esanguratsu bati erantzuna emateko prozesua da, zeinean teknika estatistikoak edo ikerketa operatibokoak erabiltzen baititugu, eta zeinaren emaitza idatzizko txosten batean aurkezten baita. Bertan, segitutako prozeduraren berri eman eta ondorio edo/eta proposamen batzuk lortzen dira.

  • Zein gairi buruz egin dezaket nire lana?

    Gaia bakoitzak nahi duena izango da. Aztergai izan daitezkeen esparruen artean daude Gizartea, Osasuna, Ekologia, Ekonomia eta Kontsumoa, Ingurumena, e.a.

  • Nola antola daiteke gisa horretako proiektu bat?

    Proiektuak hiru parte izango ditu:

    1. Datu-bilketa.

    2. Emaitzen azalpena, analisia eta interpretazioa.

    3. Emaitzak/gomendioak/proposamenak.

  • Nola lor daitezke datuak?

    Datuak hartu baino lehen, kontuan hartu behar da zein galderari edo galderei erantzun nahi diegun.

    Lanerako datuek iturri hauetakoren batean izango dute jatorria:

    · Taldeak prestatutako galdeketa bat, proiektuarekin lotutako galdetegi bereki baten bidez.

    · Bi produktu, bi tratamendu edo antzeko beste egoera batzuk konparatzeko plan esperimentala. Proposatutako esperimentua lotuta egon daiteke ikasleak egiten ari diren irakasgaietakoren batekin. Halaber, ikasleei galdera garrantzitsu bat eragiten dien eguneroko fenomenoren bat aztertu ahal da, eta galdera horri aurreko egitura duen esperimentu baten bidez erantzun dakioke.  Egin kontu bi produkturen konparaketa aipatu dela soilik, ikasleen maila dela-eta ez baita gomendagarria produktu gehiagoren konparaketak aztertzea, aukera hori baztertzen ez bada ere.

    · Datu-baseen ustiapena, hala nola estatistikako erakunde ofizialek emandakoak (Eurostat, Estatistikako Institutu Nazionalak., autonomia erkidegoetako estatistika institutuak) edo antzeko erakundeek emandakoak, sarearen bidez eskuragarri egon ohi direnak.

    · Simulazioa.

  • Nola aurkezten dira gisa horretako lan baten emaitzak?

    Txosten idatzi bat aurkeztuko da (Office dokumentua, pdf edo antzekoa), eta txosten horretan gutxienez ere honako hauek agertu behar dira:

    · gehienez ere 20 lerro dauzkan laburpen bat,

    · azterketaren xedea,

    · datuak nola bildu diren (kasuaren arabera: inkestaren diseinua eta inkestaren galderei erantzun dieten gizabanakoen aukeraketa; esperimentuaren diseinua eta garapena; datuen iturrien erreferentzia; simulazioaren diseinua),

    · datuen deskribapena eta azterketa,

    · lortutako emaitzak eta ondorioak, eta

    · egin daitezkeen hobekuntzak eta azterketa sakontzeko lanak

  • Non ikus ditzaket aurreko urteetan lehiaketa irabazi duten sariak?

    Nafarroan aurten egin bada ere bigarren aldiz lehiaketa honetarako deialdia, beste toki batzuetan aurreko urteetan lehiaketak irabazi dituzten ikasleen lanak ikusgai dituzu hemen: Estatistika eta Ikerketa Operatiboko Elkartearen webgunea.

  • Zer bidali behar diet lehiaketaren antolatzaileei?

    Txosten idatzia bidali behar duzu. Gehienez ere 30 orrialde izango ditu. Txosten hori erabiliko dute epaimahaikideek. Zurea aukeratutako lanen artean badago, zilegi da zuri irabazleak aukeratuko dituen epaimahaiaren aurrean eta jendaurrean egingo den aurkezpen presentzial bat presta dezazun eskatzea. Txostena posta elektronikoko helbide honetara bidali behar duzu: incubadora@unav.es.