Parte-hartzaile

2019-2020 ikasturtean Nafarroako ikastetxeetan matrikulatu diren eta DBH, Batxilergoa edo Oinarrizko edo Erdi Mailako Graduko Prestakuntza Ziklo bat egiten ari diren ikasleek har dezakete parte. Taldeka parte hartuko dute (gehienez ere 4 ikasle). Talde bakoitzak tutore bat eduki behar du, eta tutore hori bere ikastetxeko irakasle bat izango da. Aurkeztutako lana ikuskatu behar du tutoreak.

Ikastetxe bakoitzak nahi adina lehiakide aurkezteko aukera dauka, eta irakasle bakoitzak nahi adina lanetako tutoretza egiteko aukera dauka, baina ikasle bakoitzak lan bakar batean parte hartzeko aukera izango du. Ez da beharrezkoa, ezta ere, matematika-irakasgaien esparruan egitea.

Parte-hartzaileen hiru maila daude:

  • DBHko 1. eta 2. mailak.

  • DBHko 3. eta 4. mailak eta Oinarrizko Graduko Prestakuntza Zikloak.

  • Batxilergoa eta Erdi Mailako Graduko Prestakuntza Zikloak.

Lehiaketan parte hartzen dutenek estatistikako, probabilitateko edo ikerketa operatiboko lan/proiektu bat egingo dute, eta testu dokumentu batean aurkeztuko da. Gero, baliteke jendaurreko aurkezpen bat egin behar izatea.

Egiletza
Ikasleek osorik egin behar dituzte lanak, eta argitaragabeak eta originalak izango dira. Ez dira onartuko partez edo osorik plagiatutako ikerketak, eta ikasleek egin ez dituzten lanak ere baliogabetuko dira. Alde horretatik, ahozko aurkezpenetan, ikasleek egindako lana balioesten lagunduko duten galderak egiteko aukera izango du epaimahaiak.