2018-19 ikasturtea

Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuko (KGI) Estatistika Unitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Estatistika eta Ikerketa Operatiboko Sailak, “TORNAMIRA” Matematika Irakasleen Nafar Elkartearekin, Nafarroako Estatistika Erakundearekin, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin eta INEren Nafarroako ordezkaritzarekin lankidetzan “Inkesten eta esperimentuen habia” deritzan lehiaketarako deialdia egin dute. Lehiaketa Nafarroako ikastetxeetako DBHko, Batxilergoko eta Erdi Mailako prestakuntza zikloetako ikasleei zuzenduta dago.

2018-2019 ikasturtean Nafarroako ikastetxeetan matrikulatu diren eta DBH, Batxilergoa edo Oinarrizko edo Erdi Mailako Graduko Prestakuntza Ziklo bat egiten ari diren ikasleek har dezakete parte. Talde bakoitzak tutore bat eduki behar du, eta tutore hori bere ikastetxeko irakasle bat izango da. Aurkeztutako lana ikuskatu behar du tutoreak.

Helburuak:

  1. Estatistikaren irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea unibertsitatetik kanpoko hezkuntza mailetan.
  2. Ezagutzetan eta gaitasunak osatzea, bai eta Estatistikak, Probabilitateak eta Ikerketa Operatiboak bizitza errealean eta irakaskuntza diziplina guztietan daukaten garrantzia eta erabilgarritasuna zabaltzea ere.
  3. Ikasleen artean Estatistika, Probabilitate eta Ikerketa Operatiboarekiko interesa piztea, ia zientzia guztietan funtsezkoak diren tresna gisa.
  4. Ikasleak estatistika-proiektu bat egiteko eman behar diren urratsekin trebatzea.
  5. Inguratzen gaituzten estatistika-informazioak interpretatzen ikastea eta espiritu kritikoa sustatzea.

Aviso

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de usuario y mostrarte contenido relacionado con tus preferencias. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.

Aceptar