"Unamuno Endaian" Ihardunaldiak

"Unamuno Endaian" Ihardunaldiak

Ponentes

  • Javier de Navascués

    Javier de Navascués

    Nafarroako Unibertsitateko katedraduna Hispanoamerikar Literaturan eta Filologia Saileko zuzendaria. Irakasle bisitaria izan da Münsterreko Unibertsitatean eta doktoretza eta Master ikastaroak eman ditu Montevideoko Unibertsitatean, Madrilgo Complutensean, Mexikoko UNAMen, Piruan (Peru), Concepciongo Unibertsitatean (Txile), Argentinako Universidad Católican (Buenos Aires) eta Cuyoko Unibertsitate Nazionalean (Mendoza, Argentina). Monografia, argitalpen eta koordinatzaile gisa egindako talde lanak batuta, 18 liburu eman ditu argitara, aldizkari zientifikoetan eta liburu kapituluetan ehundik gora artikulu idazteaz gain. Azkenaldi honetan kaleratu dituen obren artean aipagarri dira Leopoldo Marechalen (Corregidor) Alijerandro (Editorial del Centro) eta Adán Buenosayres eta Alpargatas contra libros. El escritor y las masas en el primer peronismo (Iberoamericana, 2017) obren edizio kritikoak. Egile honen gaur egungo ikerketa ildoen artean populismoa eta literatura, epika koloniala eta Espainiaren eta Hispanoamerikaren arteko harreman literarioak dira aipatzekoak.

  • Felipe Juaristi

    Felipe Juaristi

    Informazio Zientzietan lizentziatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Hainbat hedabidetan egin du lan: EITB, Euskadi Irratia (bertako zuzendaria izan zen 2010-2013 urteetan). UPV/EHUko irakaslea eta Euskaltzain urgazlea da.

    Hogeita bost liburu baino gehiago eman ditu argitara, genero guztietakoak. Era berean, bide luzea egina du haur eta gazte literaturan. Poesia sari garrantzitsuak lortu ditu. Ohiko kolaboratzailea da El Diario Vasco eta El Correo egunkarietan. Mario Onaindia Fundazioaren Grand Place aldizkariaren zuzendaria da.

  • Luis Galván

    Luis Galván

    Nafarroako Unibertsitateko Literaturaren Teoria arloko irakasle titularra da, eta Rilce aldizkariaren zuzendaria. Literaturari eta gizarteari buruzko artikulu ugari eman ditu argitara, eta bereziki izan ditu bere lanetan ardatz Pérez Galdós, Unamuno, Antonio Machado, Federico García Lorca eta José Ángel Valente bezalako egileen heriotzaren eta suizidioaren inguruko kontuak. Era berean, hizkuntzaren filosofiaren eta logikaren ikuspegitik, fikzioaren kontzeptuaren osaerari eta azterketari buruzko artikuluak argitaratu ditu. Bestalde, espainiar literaturaren historia ikertu du Erdi Arotik XVII. mendera arte, eta Mio Ciden eresiari, Zelestinari, zalduntza liburuei, Errenazimentuko poesiari eta antzerki barrokoari buruzko edizio kritikoak kaleratu ditu. Gaur egun, literatura azterlanen epistemologiari buruzko lan monografiko bat ari da apailatzen, eta Aristotelesen Poetika obraren edizio kritiko eta iruzkindu bat ari da prestatzen.

  • Juan José Lanz

    Juan José LanzJuan José Lanz (Bilbo, 1963) irakasle titularra da Espainiar Literaturan Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Literatura Garaikidean da aditua. Honako liburu hauek eman ditu argitara: Temas principales en “Los heraldos negros”, de César Vallejo (1990), La poesía de Luis Alberto de Cuenca (1991), La luz inextinguible. (Ensayos sobre Literatura Vasca Actual) (1993), La llama en el laberinto. (Poesía y poética en la generación del 68) (1994), Marejada: Historia de una revista y de un grupo literario gaditano (1996, Juan José Téllez Rubiorekin elkarlanean), Antología de la poesía española (1960-1975) (1997), Introducción al estudio de la generación poética española de 1968 (2000), Unamuno, Otero, Aresti (2003, Jon Kortazarrekin elkarlanean), La revista “Claraboya” (1963-1968). Un episodio fundamental en la renovación poética de los años sesenta (2005), Fablas. Revista de poesía y crítica (2007), La poesía española durante la Transición y la generación de la democracia (2007), Páginas del 68. Revistas poéticas juveniles, 1962-1977 (2007), Alas de cadenas. Estudios sobre Blas de Otero (2008), Las palabras gastadas. Poesía y poetas del medio siglo (2009), Conocimiento y comunicación. Textos para una polémica poética en el medio siglo (1950-1963) (2009), Nuevos y novísimos poetas. En la estela del 68 (2011), Antorcha de Paja. Revista de Poesía (1973-1983) (2012), La Musa Metafísica. Estudios sobre la poesía de Guillermo Carnero (2016), Gerardo Diego y Blas de Otero, entre Santander y Bilbao (2016) eta Juan Ramón Jiménez y el legado de la Modernidad (2017). Juan Ramón Jiménez, Miguel Mihura, Rafael Ballesteros, Félix Grande, Diego Jesús Jiménez, Agustín Delgado eta Luis Alberto de Cuenca egileen obren argitalpena apailatu du.

     

  • José Luis Mora García

    José Luis MoraEspainiar eta Iberoamerikar Pentsaeraren Historia irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Asociación de Hispanismo Filosófico elkarteko kide fundatzailea eta Revista de Hispanismo Filosófico. Historia del Pensamiento Iberoamericano aldizkariaren zuzendaria izan zen 2004tik 2017ra arte. Georgiako Unibertsitateko (AEB) irakasle bisitaria izan zen.

    Ikerlari gisa, batik bat 1868tik XX. mendeko hogeita hamarreko hamarkadara arteko idazleen garaia aztertu du, eta, garai horretatik aurrera, 1939an erbesteratutako pentsalariak izan ditu aztergai. Idazle horiei buruzko liburu eta artikulu asko eman ditu argitara, baita beste egile batzuekin batera egindakoak ere, esate baterako, egileei eta pentsaera korronteei buruzkoak. Gainera, argitara eman gabeko liburuak edo eskuratzen zailak direnak eta hainbat gutun-bilduma argitaratu ditu. Hainbat lan kaleratu ditu Pérez Galdósen eta Unamunoren arteko harremanei eta 98ko belaunaldiari buruz, horien artean “El valor filosófico de la literatura del 98”. Eskolak eman eta erregulartasunez parte hartu du Espainiako, Europako eta Ameriketako unibertsitateetan.

    2015ean, Giza Zientzien irakaskuntzan eta ikerkuntzan egindako bidea saritzeko, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Goi Ikaskuntzen Eskola Nazionaleko Aitortza jaso zuen.

     

  • Sergio Navarro

    Sergio NavarroFilologia Hispaniarra eta Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zituen Nafarroako Unibertsitatean, eta Literatura Konparatuaren masterra egin zuen Cambridgeko Unibertsitatean. 2016-2017 ikasturtean, gazte sortzaileentzako Antonio Gala Fundazioan aritu zen beka bati esker. 2015ean plaquette, Telarañas eman zuen argitara, eta 2017an bere lehenengo olerki-bilduma, La lucha por el vuelo, 70. Adonais Olerki Saria merezi izan ziona. 2018an X. RNE (Espainiako Irrati Nazionala) Olerki Saria irabazi zuen Una imagen imposible liburuarekin (Pre-textos, 2018). Gaur egun, espainiar olerkigintza garaikideari buruzko doktore tesia ari da lantzen

  • Alejandro Martínez Carrasco

    Alejandro Martínez CarrascoGaur egun Nafarroako Unibertsitateko Filosofia Saileko irakaslea da. 2004an Filosofian lizentziatua; 2009an eskuratu zuen doktoretza Eugenio d'Ors eta Ortega y Gasset egileei buruz egindako tesiarekin. XX. mendeko filosofia du ardatz Alejandroren ikerketak, bereziki mendearen lehen erdialdeko espainiar esparrukoa. Gai horri buruzko hainbat artikulu idazteaz gain, Espíritu, inteligencia y forma. El pensamiento filosófico de Eugenio d’Ors (Eunsa, 2011), Náufragos hacia sí mismos. La filosofía de Ortega y Gasset (Eunsa, 2011) eta D’Ors y Ortega frente a frente (Dykinson, 2013) lan monografikoak eman ditu argitara. Azkenaldian, arreta berezia jarri du, batez ere, XX. mendearen bigarren erdialdeko egile alemanengan eta frantsesengan, bereziki Eugen Fink filosofo alemanarengan.

     

  • Rosa Fernández Urtasun

    Rosa Fernández Urtásun

    Doktoretza lortu zuen Espainiar Literaturan Nafarroako Unibertsitatean, eta gaur egun Literatura Garaikideko irakasle titularra da unibertsitate horretan. Irakasle bisitaria izan da Harvardeko Unibertsitatean eta ikerlari Sorbonako eta Estrasburgoko Unibertsitateetako Recherche en Littérature Comparée alorrean.

    Bi alderdi nagusitara mugatzen da egile honen gaur egungo ikerlana. Alde batetik, literaturaren eta artearen arteko harremanak ditu aztergai (“Art, Literature, and New Technologies”, Performing cultures, Jakub Petri ed., Krakovia, Libron, 2015: 261-270), eta, horien artean, Tàpies eta Brossa egileen arteko erlazioa ari da une honetan aztertzen, “Experiencia estética en la acción. Antoni Tàpies: una nueva perspectiva (2016-2018)" delako proiektuaren baitan.

    Bestetik, mitoaren berridazketa garaikidea ikertzen ari da; “Acis&Galatea. Actividades de Investigación en Mitocrítica Cultural” (2016-2018) eta “Nuevas formas del mito: una metodología interdisciplinar” (2012-2015) proiektuetan lan egin du, eta proiektu horietan hainbat artikulu eman ditu argitara.

    Era berean, XX. mendearen lehen erdialdeko espainiar literatura aztertu du, abangoardien garaia, bereziki surrealismoa eta Vicente Aleixandreren poesia eta literatura femeninoa, zehazki Ernestina Champourcinen obra. Nazio eta nazioarte mailako hitzaldiak eta mintegiak eskaini ditu hala esparru akademikoan nola dibulgaziozkoan.

     

  • Víctor García Ruiz

    Espainiar Literaturako katedraduna da Nafarroako Unibertsitatean. XX. mendeko espainiar antzerkia eta Urrezko mendea izan ditu ikerkuntza eremu nagusiak. Lan ugari eman ditu argitara bi esparru horietan: dozenaka artikulu aldizkari espezializatuetan eta liburu asko.

    Víctor Ruiz Iriarte, autor dramático (1987) eta Continuidad y ruptura en el teatro español de la posguerra (1999) liburuen egilea da. 2002 eta 2006 bitartean, Gregorio Torres Nebrerarekin elkarlanean, zazpi liburukitan eman zuen argitara Historia y Antología del Teatro Español de la Posguerra (1939-1975) obra (Fundamentos argitaletxea); garai hartako 35 komedia argitaratzeaz gain, Espainiako gerra osteko antzerkiaren bilakaerari buruz eskuragarri dagoen informazio aberatsena eskaintzen du lan horrek gaur egun.

    Geroago argitaratu zituen Teatro y fascismo en España: el itinerario de Felipe Lluch (Iberoamericana Vervuert, 2010) eta La comedia de posguerra en España (Eunsa, 2014). 2015ean Teatro completo de Víctor Ruiz Iriarte (2 liburuki. Renacimiento) argitaratu zuen. Bestalde, zenbait edizio kritiko argitaratu zituen: Tirso de Molinaren Esto sí que es negociar (1985), Calderón de la Barcaren El agua mansa. Guárdate del agua mansa (1989), Calderón de la Barcaren La segunda esposa y Triunfar muriendo autoak (1992) eta Agustín Moretoren El lindo don Diego (1993).

    Rilce: Revista de Filología Hispánica aldizkariaren zuzendaria izan zen, bere espezialitateko hainbat aldizkaritako kidea da eta hainbat sari jaso ditu, esate baterako, Rivadeneira (Espainiako Errege Akademia) eta Lizentziaturako eta Doktoretzako Sari Bereziak.

  • Stephen G.H. Roberts

    Stephen RobertsLizentziatua eta doktorea Oxfordeko Unibertsitatean, Espainiar Literatura eta Historia Intelektual arloko irakaslea da Nottinghameko Unibertsitatean, eta unibertsitate bereko Spanish, Portuguese and Latin American Studies saileko zuzendaria. Miguel de Unamunoren literaturari, politikari eta filosofiari buruzko artikulu ugari idatzi ditu, Miguel de Unamuno: Political Speeches and Journalism (1923-1929) izenburua duen liburuaren argitaratzailea da eta Miguel de Unamuno o la creación del intelectual español moderno goiburua duen lan monografikoaren egilea. Era berean, Espainiaren eta Hispanoamerikaren arteko harreman intelektuala, XX. mende hasierako poesia eta espainiar zinema izan dituzte ardatz egile honen ikerlanek, eta Galdós, Rodó, Ortega y Gasset, Juan Ramón Jiménez, Federico García Lorca, Pablo Neruda, Juan Antonio Bardem eta Víctor Erice egileei buruzko artikuluak eman ditu argitara. Une honetan bi liburu ari da amaitzen: Federico García Lorcaren biografia literarioa eta Unamunoren erbestealdiari buruzko lan monografikoa.

     

  • Iñaki Aldekoa

    Iñaki AldekoaEHUko irakaslea eta Erein argitaletxeko literatur zuzendaria. Euskal literaturari buruz lan asko argitaratu ditu. Hauek dira horietako batzuk: Antzarra eta ispilua (Erein, 1992), Antología de la poesía vasca (Visor, 1993), Euskal ipuinen antologia bat (Alberdania, 1993), Zirkuluaren hutsmina (Alberdania, 1993), Munduaren neurria (Alberdania, 1998), Mendebaldea eta narraziogintza (Erein, 1998) eta Historia de la literatura vasca (Erein, 2004). Euskal literaturaren historia (Erein, 2008) da bere azken liburua.

  • Colette Rabaté

    Colette RabatéEspainiar Hizkuntza, Literatura eta Zibilizazioko irakasle ohorezkoa da Toursko François Rabelais Unibertsitatean. Espainiar kultur historia garaikideari emandako artikulu askoren egilea da; artikulu horiek Espainiako eta Frantziako aldizkarietan argitaratu dira, eta emakume honenak dira baita ere Le Temps de Goya (1746-1828), (Editions du Temps, Nantes, 2006), ¿Eva o María? Ser mujer en la época isabelina (1833-1868), (Salamanca, Salamancako Unibertsitateko Argitalpenak, 2007) obrak.

    Jean-Claude Rabatérekin elkarlanean, Miguel de Unamuno Biografía (Madril, Taurus, 2009) obraren egilea da; Unamunoren beraren Cartas del destierro gutunen argitaraldi bat kaleratu du (Salamanca, Salamancako Unibertsitateko Argitalpenak, 2012), haren gutunen lehen bolumena, Epistolario I (1880-1899) (Salamanca, Salamancako Unibertsitateko Argitalpenak, 2017), eta saiakera historiko bat, En el torbellino. Unamuno en la Guerra Civil (Madril, Marcial Pons Historia, 2018). Gainera, komisarioa izan zen Espainiako Liburutegi Nazionalean «Yo, Unamuno» goiburua zuen erakusketan (2015eko ekaina-iraila).

  • Jean-Claude Rabaté

    Jean-Claude RabatéParisko Sorbonne-Nouvelle Unibertsitatean katedradun emeritua da Espainiar Zibilizazioan. Borboien berrezarkuntzaren garaiko Espainiako kulturaren historiari buruzko artikulu ugari idatzi ditu. Egile honen obren artean, aipatzekoak dira 1900 en Salamanca, (Salamanca, Salamancako Unibertsitateko Argitalpenak, 1997), Guerra de ideas en el joven Unamuno, (Madril, Biblioteca Nueva, 2001) eta En torno al casticismo obraren edizio kritiko bat (Madril, Cátedra, 2005).

    Colette Rabatérekin elkarlanean, Miguel de Unamuno Biografía (Madril, Taurus, 2009) obraren egilea da; Unamunoren beraren Cartas del destierro gutunen argitaraldi bat kaleratu du (Salamanca, Salamancako Unibertsitateko Argitalpenak, 2012), haren gutunen lehen bolumena, Epistolario I (1880-1899) (Salamanca, Salamancako Unibertsitateko Argitalpenak, 2017), eta saiakera historiko bat, En el torbellino. Unamuno en la Guerra Civil (Madril, Marcial Pons Historia, 2018). Gainera, komisarioa izan zen Espainiako Liburutegi Nazionalean «Yo, Unamuno» goiburua zuen erakusketan (2015eko ekaina-iraila).

     

  • Manuel M.C. Vieira da Cruz

    Manuel M.C. Vieira da CruzLiburu-argitaratzailea. 1988an ekin zion bere ibilbide profesionalari Lisboako Verbo argitaletxean, eta 1994an Grifo argitaletxea fundatu zuen hiri berean. 2008tik 2012ra arte «Agustina Bessa-Luís/Opera Omnia» proiektua koordinatu zuen Guimarães Editores argitaletxearentzat. 2010etik 2013ra, Estetika eta Arte Garaikideko Félix Huarte Katedraren (Nafarroako Unibertsitatea) argitalpen arduraduna izan zen, eta Revisiones aldizkariaren erredakzio burua. 2013. urteaz geroztik Civilitas-Europaren argitalpen-arduraduna da. Nazioarteko Harremanetan lizentziatua (Universidade Lusíada, Lisboa), Erakundeen Gobernua eta Kultura gaian egin zuen masterra (Nafarroako Unibertsitateko Enpresa eta Humanismo Institutua, Iruñea), eta gaur egun doktoregaia da Arte eta Giza Zientzietan (Nafarroako Unibertsitatea), Plutarko Kereneoakoren eraginpeko William Shakespeareren piezei buruzko ikerketa proiektu batekin. Gutxi gorabehera, orain dela hiru hamarkada irakurri zuen lehenengo aldiz Miguel de Unamunoren Cómo se hace una novela obra, eta Portugalen argitaratu zuen hain justu orain hogei urte.

     

     

  • Gabriel Insausti

    Gabriel InsaustiIrakasle titularra. Lizentziatua Filologian, Bachelor eta Master of Arts Filosofian, Master of Arts Artearen Historian, doktorea Hispaniar Filologian, doktorea Ingeles Filologian. Doktoretza Sari Berezia. Poesia sariak (“Gerardo Diego”, “Arcipreste de Hita”, “Rabindranath Tagore”, “Manuel Alcántara”…), nobela sariak (“Ateneo Jovellanos”), literatur kritika sariak (“Amado Alonso”) eta aforismo sariak (“José Bergamín”) jaso ditu. Bestalde, 2002an finalista izan zen Olerki Sari Nazionalean, eta 2013an finalista Herralde nobela sarian. 45 liburu eman ditu argitara, tartean olerki-bildumak (Vísperas del silencio, De todo cuanto habla, Noche a noche, Últimos días en Sabinia, Destiempo, Cristal ahumado, Vida y milagros, Línea de nieve), aforismoak (Preámbulos, El hilo de la luz, Saque de lengua), nobela bat (El hombre inaudible), egunkariak (Días en Ramplona, El oro del tiempo), kritikak eta saiakerak (La presencia del romanticismo inglés en Cernuda, Tras las huellas de Huston, La distancia y el tiempo: escritos sobre Cernuda, La trinchera nostálgica: escritores británicos en la guerra civil española, Miguel Hernández: la invención de una leyenda, Tierra de nadie: el poeta inglés y la gran guerra, Gaur: 50 años), itzulpenak (Wilde, Waugh, Coleridge, Lamb, Richard Serra, Richard Deacon, Viktor Frankl…), edizio kritikoak (Cernuda, Larra, Oteiza) eta olerkien argitalpen elebidunak (Coleridge, Auden, Newman, Day Lewis, Spender, Owen, Thomas…).

  • Soren Peñalver

    Soren Peñalver (Murcia, 1945) es periodista y escritor. Ha vivido en Inglaterra, Grecia y Turquía y cultiva especialmente la poesía y los diarios. 

Urriaren 4 -5, 2018

Antolatzailea:
Euskal Hizkuntza
eta Kultur Katedra
(Nafarroako Unibertsitatea)

Non:
Nafarroako Museoa
(Santo Domingo Aldapa,
31001, Iruña)

Kontakto:
Gabriel Insausti
(34 + 948 425600 /
ginsausti@unav.es)

Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedra

Nafarroako Museoa

Nafarroako Gobernua