Helburuak

Omenaldia Barandiarani 1977an. Nafarroako Unibertsitateko artxiboa

Katedra sortu zenetik 50 urte bete direla ospatzeko, Euskal Hizkuntza eta Kulturaren Katedrak helburu nagusia –euskal hizkuntza eta kulturaren hedapena unibertsitatean sustatzea– berritu du. Jarduketa hauek eginen dira:

1. Euskarari buruzko irakaskuntza euskaraz eta gaztelaniaz bultzatzea: Euskal Ikasketen Ibilbidea eskainiko da eta arian-arian Filosofiaren eta Letren Fakultatean ezarriko da; Hezkuntzako Graduetarako Aipaimen izaera izanen du.

2. Katedraren diziplinartekotasuna sustatzea: beste ikastegi eta fakultate batzuekin jarduerak eginen dira, unibertsitate osoko ikasleak gure ondare linguistiko eta kulturalaren zati handi batera hurbiltzeko.

3. Ikerketa akademikoa: euskal etnologia, historia eta kulturari buruzko ikasketetara nagusiki bideratua.

4. Euskal kulturaren dibulgazioa Katedraren proiekzioren bitartez eremu unibertsitariotik haratago, euskal kulturaren alde lan egiten duten instituzio eta talde desberdinekin erlazioak bultzatuz, eta hiritar guztiei irekitako aktibitateak eskeiniz, planteamendu akademiko batetik, sentsibilitate guztien elkar une bihurtuz.