Aurkezpena

Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedra 1963ko azaroan sortu zen, garai hartan Filosofia eta Letretako dekanoa zen Antonio Fontanen ekimenez. Hilabete batzuk geroago, 1964ko otsailean, José Miguel Barandiaran euskal arkeologo eta etnologo ospetsuaren eskutik abiatu zen. Katedrak bi helburu nagusi izan zituen: ikerketa linguistikoa eta etnologikoa egitea eta euskararen jakintza bultzatzea. Halaxe jasotzen da San Josemaría Escrivak, Unibertsitateko lehen kantzilerrak, Katedra sortzeko 1963ko azaroaren 16an emandako dekretuan.


 

Lehen urte haietan, Foru Diputazioaren babespean, Unibertsitateak euskararen irakaskuntza bere gain hartu zuen, besteak beste, José Basterretxea "Oskillaso" irakasle zela. Aldi berean, Barandiaranek Euskal Etnologiari buruzko Ikastaro Monografikoa (1964-1979) abian jarri zuen eta ikerketa etnologikoari ekin zion eta Katedrari atxikitako Nafarroako Etniker taldea sortu zuen.

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Ana Echaide euskal filologoak Katedraren burutza hartu zuen, Barandiaran ordezkatuz, eta euskalkiak berreskuratzeko beste lan ildo bati ekin zion eta euskal hizkuntzalaritza ikasketa planetan sartu zuen. Irakaskuntzak eta ikerketak bultzada sakona izan zuten 90eko hamarkadatik aurrera: Euskal Ikasketen Diploma sortu zen eta ahozko euskal literaturan aditua den Asier Barandiaran irakaslea lanean hasi zen Katedran.

2012ko urtarriletik aurrera,Batzorde eraberritu batek Katedraren ondareari bultzada berria ematea erabaki zuen; bateratu ziren tradizioa, eta ikasketa eta gune berrietara irekitzea, unibertsitate barnean zein kanpoan, euskal kultura sustatzeko topagune eta elkarrizketagune bihurtzeko. Argibide gehiago [PDF]

Harremanak

Mari Mar Larraza Micheltorena

mlarraza@unav.es

template.contacto.general
Eraikin Zentrala Nafarroako Unibersitatea
31009 Iruña (Nafarroa)
España

+34 948 42 56 00 Ext. 802775
katedra@unav.es