Ikerketa

J.M. Barandiarán eta bere ikasleetako batzuk, Axlorko Koban indusketan, 1972an.

Irakaslanarekin batera, ikerketa da Katedraren helburu nagusietako bat. Hasieratik norabide bikoitza izan zuen: etnologia eta hizkuntzalaritza.

José Miguel Barandiaran egotea berebizikoa izan zen ikerketa etnografikoari ekiteko, euskal etnologiari buruzko klaseekin batera. Helburu honekin sortu zuen ETNIKER ikerketa taldea, zeinen zuzendaritza Mª Amor Beguiristainen esku egon zen.

Bestalde, ikerketa linguistikoa, Ana Echaide-ri eta euskal filologoa den Asier Barandiarani lotuta egon da. Azken hau Katedraren partaide izan zen 1995etik 2010 urtera bitarte. Aipatutako bi adituen ikerlanak eta argitalpenak eta zuzendu dituzten tesiak eta monografiak biltzeaz gainera, Katedrak ikasleen artean ikerlana bultzatu du, 1994tik 2008 bitartean Euskal Ikasketen Diplomaren ikasketa markoaren barnean egin diren ikerlanen bidez. Etorkizunean, ikerketa-ildoek Katedraren berrogeita hamar urteko ondarea kontuan izanen dute, euskal kulturaren gaineko ikasketetara gehiago bideratuko badira ere, lehentasunez historiara, etnologiara, artearen historiara edo komunikaziora.