Etnoherbarioa

Irudi-testua

  • Rosaceae

    Familia: Rosaceae

    Izen zientifikoa Crataegus monogyna Jacq.

    Euskaraz izena: Elorri zuri

    Tokiko herri-izena: Gurrillón

    Deskribapena Zuhaixka edo zuhaitz txiki hostoerorkorra. Arantzaduna. Erronbo-itxurako hostoak edo obatuak/falka-itxurakoak, txortendunak. Korinbo-itxurako lore-elkartea. Lore pentameroak, zuriak eta urrintsuak. Pomo glabroa, gorrixka.

    Bertako ohitura: Burgin, aitzurren (ajau) giderrak egiteko erabiltzen zen.

     

  • Pinaceae

    Familia: Pinaceae

    Izen zientifikoa:Pinus sylvestris L.

    Euskaraz izena: Pinu gorri

    Tokiko herri-izena: Pino royo/ Ler

    Deskribapena: 40 m-rainoko zuhaitza. Enbor lodia, arre-gorrixka; erritidoma mehea goialdean, laranjakara arrearen eta gorrixkaren artekoa. 2 faszikuluko hostoak, zurrunak, zorrotzak, bihurrituak, erretxina-hodiak ia ertzetan. Estrobilo arre-horixkak.

    Bertako ohitura: Zuhaitz bikainetan bikainena Erronkariko zur-industrian, eta almadietako protagonista nagusia.

     

  • Buxaceae

    Familia: Buxaceae

    NIzen zientifikoa: Buxus sempervirens L.

    Euskaraz izena: Ezpel

    Tokiko herri-izena: Ezpel

    Deskribapena: Zuhaixka monoikoa. Hosto arruntak, aurkakoak, larrukarak, distiratsuak, iraunkorrak, obatuaren eta eliptikoaren tartekoak, oinalde estutua; glabroak edo ile gutxikoak hosto-gaineko nerbioaren oinarrian; gainalde berde iluna eta azpialde ia horixka. Loreak galtzarbeetako glomerulu trinkoetan. Kapsula erako fruitua.

    Bertako ohitura: Haren zura artisautzan erabili izan da, koilarak eta orraziak egiteko, zeinak Valentziako fabriketara ere eramaten baitzituzten, kalitate onekotzat hartzen baitziren. Baratzeko leka (vaineta, Erronkarin) igokariei bi metro inguruko ezpel-aldaxka garbiak jartzen zaizkie, haz daitezen. Tximistaren aurka, ezpel-sorta bedeinkatuak paratzen ziren leihoetan.

  • Ranunculaceae

    Familia: Ranunculaceae

    Izen zientifikoa: Clematis vitalba L.

    Euskaraz izena: Aihen

    Tokiko herri-izena: Ligarza / Bilorra / Betiquera /

    Deskribapena: Iraunkorra, igokaria. Hosto 1-pinatisektuak, lakain txortendunak, obatuak, bihotz-itxurakoak/obatuak edo obalak/lantza-itxurakoak, osoak, oxkardunak edo horztunak. Panikula-formako zima. Akenio zapalak.

    Bertako ohitura: Landare igokaria. Haurrek erabiltzen zuten, lehen zigarroak egin eta erretzeko.

  • Labiatae

    Familia: Labiatae

    Izen zientifikoa: Lamium maculatum L.

    Euskaraz izena: Asun borta

    Tokiko herri-izena: Asunbelz, asuna

    Deskribapena: Belar iraunkorra, errizomaduna eta herrestadarduna. Hosto obkordatuak edo obatuak, bihotz-itxurakoak edo moztuak; punta akuminatua; horztun-oxkardunak, zerratuak eta tartekoak. 3-4 sasibertiziloko lore-elkarteak, 4-10 lore purpurakaraz edo arrosa argiz osatuak. Nukula gaztaina-berdeak, tanto zuriekin.

    Bertako ohitura: Digestio-arazoak eta, zehatzago, gibelekoak konpontzeko erabiltzen zen.

  • Taxaceae

    Familia: Taxaceae

    Izen zientifikoa: Taxus baccata L.

    Euskaraz izena: Hagin

    Tokiko herri-izena: Aginz / Tilo silvestre

    Deskribapena: Piramide-formako eta adar horizontaleko adaburuko zuhaixka edo zuhaitza. Dioikoak. Hosto linealak, lauak, berde-ilunak gainetik, horixkak azpitik. Hazia arilo gorri mamitsuz estalia.

    Cultura tradicional: Oso zur gogorra du, erabilera gogorreko piezak eta lanabesak egiteko aproposa. Burgin, hagin erraten zaio basaezkiari ere.

  • Fagaceae

    Familia: Fagaceae

    Izen zientifikoa: Fagus sylvatica L.

    Euskaraz izena: Pago

    Tokiko herri-izena: Bago

    Deskribapena: Zuhaitz hostoerorkorra. Azal leuna, hauskara. Hosto distikoak; txortendunak; obatuak, eliptikoak eta tartekoak; punta zorrotza eta ertz uhindua; erori aurretik, gorriak. Lore sexubakarrak. Gerba zintzilikariak. (pagatxa).

    Bertako ohitura: Pago-zura estimatua da zurgintzan eta eraikuntzan, bai eta egurretarako ere. Oholezko (ôl edo egargei) teilatu tradizionalak egiteko erabiltzen zen. Eguberriko enborra (sekularoegurra edo sekulorunena) ehiza-debekuko barrutietako pagozkoa izaten zen.

  • Caryophyllaceae

    Familia: Caryophyllaceae

    Izen zientifikoa: Silene vulgaris (Moench) Garcke

    Euskaraz izena: Garikota

    Tokiko herri-izena: Martinklaxka

    Deskribapena: Landare iraunkorra, zurtoin anitzekoa, hermafrodita. Hosto mukroidunak, ziliodunak/horztunak, glabroak edo ilaundunak. Lore-elkartea dikasio laxoetan. Lore zuriak, arrosa arreak edo tartekoak. Kapsula erako fruitua.

    Bertako ohitura: Haurrek jostetarako erabiltzen zuten: loreei hiru hatzekin eutsi, eta sortaka jo eta lehertzen zituzten, esku-zarta batez.

  • Polygonaceae

    Familia: Polygonaceae

    Izen zientifikoa: Rumex acetosella L.

    Euskaraz izena: Uztao-txikia

    Tokiko herri-izena: Txiripitxiri

    Deskribapena: Landare iraunkorra. Berdea edo glaukoa. Errizoma garatua. Hosto linealak, obatuak eta tartekoak; alabarda-itxurakoak edo gezi-itxurakoak. Lore-elkarteak adar arruntetan edo konplexuetan, 6-10 loreko bertiziloak. Akenioaren luzera bereko kuskuak. Akenio linealak edo kali-itxurakoak.

    Cultura tradicional:Burgin, belar gaiztotzat jotzen da lugorrietan ugaltzen den txiripitxiria, nahiz eta haren hostoak entsaladan jan.