Lantaldea

Lantaldea eta esku-hartzaileak (Belabarze - Izaba)

Etnoherbario digital hau, Etnografia eta Botanika hezkuntza materialez sendotzeko helburuz, Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultur katedrak suspertuta eta Nafar Gobernuak alde dibulgatiboan finantziatutako proiektuaren ondorioa da.

Pablo Orduna Portús (Etniker-ko historialaria eta etnologoa), Virginia Pascual (Botanika) eta Aritz Larraia Medina irakaslearen eskutik dator Erronkaribarreko talde pilotu honen diseinua eta abiaraztea.

Lehen Hezkuntzako 4.,5., eta 6. mailarako eta Bigarren Hezkuntzako edota eskolaz kanpoko jardueretan diharduten 10 eta 16 urteetako gaztetxoentzat (elkarte kulturalak, eskautak, hezkuntza jarduera osagarriak etab) prestatutako materialak erabili dira etnobotanika jarduera honetan. Proiektu hau, ikasleek haien inguruko paisai kulturala ezagutaraztean oinarritzen da.  Ikasleek ibarrean edota haien herrietan aurki ditzaketen ondare natural, etnografikoa, materiala eta immaterialarekin topo egingo dute jarduera hau martxan jartzerakoan.

Lan honetan erabilitako metodologiari esker, iturri zientifikoekin kontaktuan egon, belaunaldi desberdinen arteko harremanak landu eta konpetentzia digital, linguistiko eta sozialak landuko dira. Honekin batera, haien inguruko ahideekin harremandu eta elkarlanean arituko dira.

  • Pablo Orduna Portús (Historialaria eta Etnografoa)

    Aro Berriko Historian doktorea eta Euskal Ikasketetan diplomaduna Nafarroako Unibertsitatean. Unibertsitate pribatuko doktore eta irakasle gisa ANECAn akreditaturik lan egiten du. Erakunde honetan eta Santa Barbarako Unibertsitatean -Kalifornia-, zein Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean alboko-irakaslea da. Halaber, CSIC-en, Jose Miguel Barandiaran Fundazioan eta Nevadako Unibertsitateko Center of Basque Studies-en ikertzaile bekadun bezala ikerketak egin ditu. Erasmus+ Programaren baitan irakasle bisitari moduan lan egin du Bragançako Institutu Politeknikoan (Portugal). Historia , Etnografia, eta Antropologia arloetako elkarte desberdineko kide aktiboa da eta Etniker Azterketa Etnografikoetarako Taldeako eremu-ikertzailea da Erronkaribarren, UNIR-eko GGZZ-05ean. Ondare Kulturalaren kudeaketan, Historia eta Antropologiako aldizkari espezializatuetan liburu zein artikulu ezberdinen sortzailea da. Azken urte hauetan, artxiboen katalogazioan, ondare kulturalaren inguruko proiektuen zuzendaritzan, zein museografian teknikari moduan lanean dabil. Lan eremu honetan, Kultursarea elkarteko kidea da eta 2016tik, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kidea.

  • Virginia Pascual López (botanika)

    Virginia Pascual López Landare-Biologian doktorea europar aipamenarekin malagako Unibertsitatean. Granadako Unibertsitatean “El analisis geográfico en la ordenación del territorio” Kalitatezko aipamenezko graduondoa burutu zuen eta Inguruneko Eraginaren Ebaluzaio masterra INIECen. Irakaslea eta ikertzailea da Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean, graduondoen eta GBLen zuzendaritzetan parte hartzen du. Ingurumenari buruzko ikerketa egitasmotan parte hartu du, nazio eta nazioarteko gune bereiztutan egonaldiak egiten. Botere Judizialaren Kontseilu Orokorrak ingurumenaren diskrezionalitateari buruzko ikastaro bat emateko gonbidatua izan da ere. Erasmus+ Programaren baitan irakasle bisitari moduan lan egin du Bragançako Institutu Politeknikoan (Portugal). Unibertsitate eremutik kanpo, D.B.Hn eta Batxilergoan proiektu didaktiko berriak abiarazi ditu zientziak sustatzeko helburuarekin hala nola; Sicentia rosarum eta Zientzien Lehenengo Astea. Halaber, Hegazti-fauna eta Kiropteroak parke eolikoei buruzko txosten teknikoak burutu ditu ingurumen aholkularitza batentzat.

  • Aritz Larraia Medina (Tokiko irakaslea)

    Aritz Larraia, irakasle eta musikaria, 1987an Iruñean jaioa, Magisteritza ikasketak Salamankako Unibertsitatean hasi eta Gradua Nafarroako Unibertsitate Publikoan bukatu zuen. Natura, Ingurumena, Amalurra eta Kondairak proiektu didaktikoa burutu zuen ikasketak bukatzerakoan. Betidanik hezkuntzarekin lotuak dauden jardueretan parte hartu izan du, euskarari lehentasuna emanez. Garesen Basaran akademiaren sortzaileetariko bat izan zen eta Antsoaingo Aise Psikologia, Pedagogia eta laguntza-eskolaren kide aktiboa da.  Erronkaribarren laguntza-maisu zein  AEK-ko irakaslea eta koordinatzailea da. Egungo ikasleak mundu birtualetik mundu errealera berrekartzeko proiektu didaktiko batean murgilduta dago gaur egun. Konfiantzazko pedagogia, pedagogia berdea eta psikologia baikorra dira haren ikerketetan gehien jorratutako gaiak.

  • Javier Muñoz Fernández (Ilustratzailea)

    Javier Muñoz, margolari eta ilustratzailea, Iruñean jaioa 1978an. Baudelairek Bizitza modernoaren margolarian dioen bezala; “egile honek mugagabetasunaren zantzuak ikustarazten gaitu munduaren laidogarritasun eta hilkortasunean”. Javier Muñozen tekniken zabaltasuna haren bizitzaren beharra eta ogibidearen arteko tentsioan datza. Teknika hauek, askatasunaren adierazpen  eremu berriak, olio-pinturak zikinduz eta collageak zarrastatuz eztanda egiten dute gure erraietan; edota irudi minimo eta zehatzetan adimena jarriz,  halabeharrezko erretorika kaligrafikoan, esanahi unibertsala jariatu. Guzti honengatik, haren ilustrazioak izen handiko komunikazio hedabideetan argitaratuak izan dira, The Washingtong Post, CNN, The Guardian, Folha de S.Paolo, El País, Le Monde eta Gulf Newsen, alegia.