Azalpena

Fuente: Pablo Orduna, Victoria Portús, Pablo Álvarez

Euskal Mitologiak Auñamendin (Pirinioaren ekialdean) kokatzen du haren jainkoen Olimpoa. Han zehazki Jaungorri bizi da , ekaitzak menperatu eta betierekotasunaren sendabelarren jakituria gordetzen duena. Gaur egun, etnobotanika jarduera honi esker, mendilerro honen magalean finkatutako herriaren belar-jakintzaz jabetzeko aukera dugu. Aita Barandiaranek zioen bezala, “Pirinioaren humanizazioa gertaera zahar bat da”. Hori horrela, mundu aldakor honetan, ikasleari bere inguruaren ondare kulturala eta naturala ulertzeko eta analizatzeko aukera ezinhobea eskaintzen zaio jarduera honen bitartez. Serafín Barrón (1915) ibaxaren sendagileak zioenez: “ezer gutxi dakigu landareen eta animalien erreinuen arteko erlazioez baina, itsua izan behar naturaren izaera bera ez ulertzeko, hark argi eta garbi hitz egiten baitigu”