Hizlariak

  • DEMETRIO CASTRO

    Historiako doktorea eta Informazioaren Zientzietan lizentziaduna, Pentsamenduaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historiaren Katedraduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Bere ibilbide akademiko luzean, aipatzekoa da, halaber, lan egin duela Ebaluazio eta Prospektiba Agentzia Nazionalean (ANEP) gizarte zientzien koordinatzaile gisa eta Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren (ANECA) zientzia sozialak eta juridikoak ebaluatzeko batzordeko kide gisa. Berrehun argitalpen akademikoren egilea da, ikerkuntza egonaldiak egin ditu hainbat unibertsitatetan, Oxforden eta Harvarden, besteak beste, eta hamar ikerketa-proiektu nazionaletan baino gehiagotan hartu du parte.

    "Antroponimia y sociedad. Una aproximación sociohistórica al nombre de persona como fenómeno cultural", 2014. urtean argitaratua; hauxe da egileak onomastikaren gaiari egin dion ekarpen garbiena. Historia kulturalaren eta modaren soziologiaren ikuspegi bikoitzetik begiratuta, gizarte desberdinetan ohikoenak diren izenen zerrendan belaunaldi aldaketen ondoren gertatutako gizarte aldaketak ikertzen ditu aipaturiko azterketa horrek.

  • MIKEL GORROTXATEGI

    Euskal Filologian lizentziaduna (Euskal Herriko Unibertsitatea), 1996. urtean euskaltzain urgazle izendatua Euskaltzaindian, Onomastika Saileko idazkari kargua du bertan. Lan ugari argitaratu ditu onomastikari nahiz toponimiari buruz. Euskal izendegia: Ponte izendegia/ Diccionario de nombres de pila/ Dictionnaire des prénoms, 2001 lanaren egilea da Patxi Salaberrirekin batera; eta honako obra kolektibo hauen egilekidea: Leioako leku izenak, 2012; Airako toponimia nagusia, 2013, eta Berrizko baserriak, 2013. Idatzi dituen artikulu berrienen artean, aipatzekoak dira: “Evolución del nombre de pila en el País Vasco peninsular”, 2001; “Getxoko etxe izenen sorreraz”, 2005; “Errepublika garaiko izenak eta 1939ko dekretua”, 2006; eta “Camino ‘bide’ en la toponimia vasca”, 2007; horiek guztiak Fontes linguae vasconum: Studia et documenta aldizkarian argitaratu ditu. Ekarpen horiez gain, hainbat azterketa argitaratu ditu Euskaltzaindiaren Lanen eta Akten argitalpen serializatuan bertan.

  • JOSÉ LUIS RAMÍREZ SÁDABA

    Filologia Klasikoan doktorea (Salamancako Unibertsitatea), gaur egun Antzinako Historiako katedradun emeritua da Kantabriako Unibertsitatean. Bere biografia akademikoan, hizkuntzen didaktikarekiko eta kultura klasikoarekiko interesa ikerketa-lan oparoarekin elkartzen da, hiru ildo nagusiren inguruan bereziki: epigrafia, onomastika eta herri indigenen akulturazioa. Nazioko nahiz nazioarteko proiektu garrantzitsuetan hartu du parte, hainbat liburu idatzi ditu, eta 60 ekarpen baino gehiago egin dizkie zientzia aldizkariei eta biltzarrei. Haietako asko Kantabriarekin loturik daude, eta Méridarekin batez ere, hango epigrafia sakon aztertu baitu, aipaturiko herri extremadurar horretako Erromatar Artearen Museoaren Adiskideen Elkarteak eman zion “Genio Protector de la Colonia Augusta Emérita” Nazioarteko XXIII. Sariak erakusten duen bezala. Era berean, lan asko eskaini dizkie Euskal Herriko eta Nafarroako toponimiari eta onomastikari. Horien artean, honako hauek dira berrienak: “Origen y evolución del apellido de los navarros”, La onomástica en Navarra y su relación con la de España. Actas de las primeras jornadas de onomástica (Pamplona, 2003) liburuan, 2005; “La toponimia de las ciudades vasconas”, J. Andreu (coord.), Los vascones de las fuentes antiguas: en torno a una etnia de la antigüedad peninsular, 2009; J. Gorrochateguirekin batean, “La religión de los vascones: una mirada comparativa…”, Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra lanean, 2013; eta “Vascones por las tierras del Imperio romano”, Príncipe de Viana aldizkarian, 2015.

  • PEIO J. MONTEANO

    Historian doktorea eta soziologoa, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko goi mailako teknikari lanak egiten ditu 2007. urteaz geroztik. Erdi Aroaren amaieraren eta Aro Modernoaren hasieraren arteko denboran historiaren ikerketa lanei emana, hiru gai handi hartu ditu oinarritzat: Nafarroako landa mundua, bizi baldintzak eta biztanleriaren bilakaera aztertuta; Gaztelak erreinuaren konkistatu zuenekoa, historia iturri berrien kontsultak irekitako angeluetatik aurkeztuta; eta euskara, mende haietan nafar gehienek hitz egiten zuten (ez idazten) hizkuntza gisa balioa emanda. Honako hauek dira bere argitalpen ezagunenak: La ira de Dios: los navarros en la era de la peste (1348-1723), 2002; La guerra de Navarra (1512-1521). Crónica de la conquista española, 2010; De Noáin a Amaiur (1521-1522), 2012; Dos destinos para un reino: Navarra de 1522 a 1529, 2012; eta El iceberg navarro. Euskera y castellano en la Navarra del siglo XVI, 2017.

  • ANA ZABALZA

    Historia Modernoan doktorea, ikasgai horretan irakasle titularra da Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko Historia, Artearen Historia eta Geografia Sailean. Lehenago bitarteko irakaslea izan zen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean. Egonaldi bat egin du Renoko Unibertsitateko Euskal Ikerketen Zentroan, Nevadan. Era berean, 2008. urteaz geroztik irakasle gonbidatua da Istmoko Unibertsitatean, Guatemala Hirian.

    Mendialdeko Nafarroako espazioaren antolamenduaren azterketan oinarritu da bere ikerketa lana, batik bat XVI. eta XVII. mendeak aintzat hartuta. Horrekin loturik dago Aldeas y campesinos en la Navarra prepirenaica liburua, Iruñea, Nafarroako Gobernua, 1994; era berean, eskualde honetako oinordeko bakarraren sistema eta familia antolatzeko moduak ikertu ditu; Antonio Moreno Almárceguirekin batera argitaratu zuen El origen histórico de un sistema de heredero único: el Prepirineo navarro 1540-1739, Madril, Rialp, 1999. Azkenik, lehen mende modernoetako izenen eta deituren eraketari eta transmisioari buruzko kontuak ikertu ditu, besteak beste, “La herencia duradera: los apellidos en la Navarra moderna” izeneko lanean jaso bezala, Salinero, G. eta Testón Núñez, I., Un juego de engaños: movilidad, nombres y apellidos en los siglos XV a XVIII, Madril, Casa de Velázquez, 2010, 69-83 or.

  • ANDRÉS ÍÑIGO

    Filosofia eta Letretan doktorea, euskara irakaslea eta zuzendaria izan zen Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean. 1987. urtean Euskaltzaindian sartu zen, lehenengo, euskaltzain urgazle gisa, eta 1999. urtetik aurrera osoko kide gisa, Akademian Federico Krutwigen aulkia hartuz. 1997. urtetik aurrera Euskaltzaindiaren ordezkaria da Nafarroan, eta Nafarroako Euskara Kontseiluko kide aktiboa da, gainera. Hizlari eta hainbat ekimenen bultzatzaile gisa egin duen lanaz gainera, aipatzekoa da zenbait aldizkaritan argitaratu duen ekoizpen akademikoa [Bidasoa Ikerketa Zentroaren Koadernoak, Fontes Linguae Vasconum, Estudis Romànics, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen Aldizkaria, RIEV, Jakin, eta abar…]. Hainbat obra kolektibotan ere hartu du parte, Euskal Herriko udalen izendegia, 2011, edo Euskal Herriko ibaiak, 2014, lanetan esate baterako, berrienen artean.

  • MIKEL BELASKO

    Filologoa eta idazlea, euskal onomastika eta toponimian aditua Nafarroan. Nafarroako toponimia txikiari buruzko proiektuan hizkuntza koordinatzailea izan zen 90ko hamarkadan, Jimeno Juriok zuzendua eta Nafarroako Gobernuak babestua. Era berean, hizkuntza-koordinazio lanak egin zituen Navarra. Toponimia y cartografía bildumako 60 liburukitan. 1999. urtean eta 2000. urtean Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra: apellidos navarros eta Diccionario etimológico de los nombres de los montes y ríos de Navarra argitaratu zituen, hurrenez hurren, Pamiela argitaletxearekin. Geroago, Ameskoari buruzko hainbat lan atera ditu argitara Balbino García Albizurekin batera. Diario de Navarra egunkarian ere idazten du, eta, bertan, eguneroko kronika bat du Nafarroako mendiei buruz. Nafarkaria, Euskal Abizenak eta Apellidos Vascos aldizkarietan ere hartu du parte. Euskal Onomastika Elkarteko eta Nafarroako Euskara Kontseiluko kidea da gaur egun.

  • ANDONI ESPARZA

    Heraldista eta idazlea, Heraldika eta Genealogiako Madrilgo Errege Akademiako kidea da 2007. urteaz geroztik. Nafarroako Lesaka herriko Udaleko idazkari kargua du gaur egun. Artikulu ugari argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, bereziki Emblemata: revista aragonesa de emblemática aldizkarian, eta Nafarroako iparraldeko heraldikan oinarritzen dira batik bat bere ikerketa lanak. Beste lan askoren artean, aipatzekoak dira: “El escudo de Bortziriak” Hidalguía: la revista de genealogía, nobleza y armas aldizkarian, 1999; “Aproximación a la heráldica de las entidades locales de Navarra”, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra agerkarian, 2002; “Origen y difusión de las armas de Baztán”, Príncipe de Viana aldizkarian, 2005; eta “El Escusón (y algunas reflexiones sobre la España Eterna)”, “Cañones de Guipúzcoa” eta “Propuestas de heráldica municipal en las vidrieras del palacio de la Diputación Foral de Navarra: el caso de Marcilla”, horiek guztiak Emblema aldizkarian, 2006, 2009 eta 2013. urteetan, hurrenez hurren.

  • EGOITZ TELLETXEA

    Lesakan (Nafarroa) jaioa, herriko kultur gidari bikaintzat hartzen dute auzokideek. Giza Zientzietan graduatua Nafarroako Unibertsitatean, Bigarren Hezkuntzako irakaslea da. Lesakako arte ondarea oso ondo ezagutzen du, eta horren fruitu izan zen Piedra, hierro y papel. Trayectoria histórica de la villa de Lesaka liburuari (2016) egin zion ekarpena, “Monumentos religiosos de la villa de Lesaka: historia y patrimonio” kapitulua prestatu baitzuen hartarako.