Aurkezpena

Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak eta Etniker- Nafarroak ekainaren 10ean ondare ez materialaren inguruko hitzaldi ziklo bat antolatu dute Berrotzako bailaran, Lizarrako merindadean.

Topaketak, Nafarroako Gobernuaren babespean, Iturriagako gizarte-kultur zentroan leku izango du. Bertan, Mikel Belasko filologoak “Lectura e interpretación de la toponimia de la Berrueza” hitzaldia eskeiniko du, eta  David Mariezkurrena etnografoak “Recogida de tradición oral en el valle de la Berrueza” izenburupekoa.

Bestalde, musikan aditua den eta Voces Navarras taldeko partaide den Pedro Bujandak, Nafarroako joten sustraien inguruan eta lurralde horretan duten garrantziaren inguruan solas egingo du. Goiza Iturriagako eliz- gotorlekura egingo den bisita gidatu batekin amaituko da, eta arratsaldean, Sorladako San Gregorio eliz barrokoan jarriko zaio amaiera zikloari.